Nouvel Album – Diska Berria

– FR -


Maiatzaren Dantza” le nouvel opus du groupe IZARRAK nous permet de nous ressourcer mais aussi de nous projeter en musique vers un printemps plein d’espérance et de nouveautés, symbole d’un retour attendu à tout ce qui fait la vie ou le rythme : la rencontre de l’Amour, la découverte d’une terre lointaine, la liberté de choisir ce que nous sommes, l’importance de nos racines ou le recueillement… Un album aussi riche en expression d’idées qu’en sonorités qui voit nos chanteuses s’impliquer à leur tour dans la composition ou l’écriture. 

“ L’espérance” est un sentiment qui domine : rencontrer l’amour dans l’ambiance festive d’un dantzaldi (bal) avec Maiatzaren Dantza ou la vivre avec Beti Izan Nahi Nuke (un texte d’Itxaro Borda). Zu Irlanda retrace la découverte de l’Irlande, où s’est produit IZARRAK, une terre sacrée aux traditions si proches des nôtres. 

Les titres Beraz Atxik Dezagun, une composition, Hil Piztua (Feliz Iriarte Gainza) ou la reprise de Sortetxeari (Xalbador) expriment bien l’attachement viscéral de nos chanteuses à leurs racines culturelles ainsi que l’importance pour les jeunes de continuer à les faire vivre. 

Deux textes d’auteurs connus, Askatzen (Jean-Louis Davant) ou Zertako Dira (Pier-Paul Berzaitz) nous transportent du chant acapella à une musique aux consonnances plus latino-américaines grâce à la direction artistique inspirée de Philippe De Ezcurra. 

Hegaldaka Nindoan ou Orroitzapen portent un regard sur la vie, poétique et pensif. La profondeur d’Ama Maria vous touchera. 

Après plus de quinze ans d’aventures musicales riches et variées, le trio IZARRAK est, donc, de retour : Emmanuelle LURO, Sophie OTEIZA et Céline BIDART. Elles sont accompagnées pour ce projet musical d’une nouvelle équipe : Philippe De EZCURRA (accordéon et arrangements), Nicolas PERRET (Basse et Contrebasse), Pierre SANGLA (percussions), Sébastien OTHABURU (violon) et Peio CHAUVIN (guitare). 

Au plaisir de se retrouver le plus vite possible en concert !

– EUS –

Maiatzaren Dantza” deritzan diska berriari esker, musika jalgitzen zauku udaberriari gu gogoz eta bihotzez itzul giten, esperantzaz bete, berrikuntza ainitzez, maite dugun biziaren berpizteko ere bai : hala nola amodioa, lur sakratu urrun baten deskubritzea, gure izaitea libroki guk hautatzea, gure erroeri atxikimendua edo gu baitan gogo hartzea agertzen zaizkigu… Gogoeten eta soinuen aberastasuna lilluragarria da. Oroz gainetik, diska berri huntan gure kantarixak bai musikaz bai hitzez sortzaileak bilakatu dira. 

“ Esperantza” alde orotan dago : dantzaldi baten demboran amodioa kausitu (Maiatzaren Dantza) edo bizi (Beti Izan Nahi Nuke, Itxaro Borda). Zu Irlanda kantuak kondatzen dauku nolako sentimenduak ukan dituzten IZARRAK taldekoek hango herrian lehen aldikotz urratsak eginik. 

Beraz Atxik Dezagun, sorkuntza, Hil Piztua (Feliz Iriarte Gainza) edo Sortetxeari (Xalbador) entzunez euskal kulturari gure kantarixen atxikimendua ageri da. 

Askatzen (Jean-Louis Davant) edo Zertako Dira (Pier-Paul Berzaitz), bi idazlari ospedunen kantuak kolorez arras ezberdinak dira : lehena acapella eta bigarrena Amerika-latinoa. Halako bidai bat bizi dezakegu, Philippe De Ezcurra zuzendari artistikoaren argitasunetik ateratu baita. 

Hegaldaka Nindoan edo Orroitzapen olerki hunkigarriak dira. Halaber, Ama Maria entzutearekin barnetik hunkituak egonen zirezte.

Musikan, bidez bide hamabost urte iraganik, aberats bezain argitsu, horra berriz IZARRAK hirukotea abian : Emmanuelle LURO, Sophie OTEIZA eta Céline BIDART. Bide huntan musikarien talde berri bat juntatu zaiote : Philippe De EZCURRA (Esku-soinularia eta musika moldatzailea), Nicolas PERRET (Gitar apala, kontrabasaria), Pierre SANGLA (perkusione joilea), Sébastien OTHABURU (arrabitalaria) eta Peio CHAUVIN (gitarista). 

Ahal bezain laster, ikus artio heldu diren kontzertuetan !