BIOGRAFIA


2003 IZARRAK taldearen sortzeko urtea da eta lehen kantaldietan iragaitea. Ondoko urtean, kantarixek beren lehen konpakto diskoa grabatzen dute (IZARRAK deritzana). Bertzalde, Baiona edo Donostiako errugbiko zelaietan agertu dira, Aviron Bayonnais taldearen aldeko aitzin partidan, publikoari kantu batzuren eskaintzeko.

2008 AGORILA argitaletxearen sostenguarekin, IZARRAK taldeak bigarren disko bat aurkeztu du : BIZIARI SO. Lan berri hortako, Jean-Marie PIOLET zuzendari artistikoa izan da, bai-eta-ere ospe handiko kantari bat partaide : Niko ETXART.

2009 Urte muga bat lau kantarientzat ; FFR (Fédération Française de Rugby) errugbiko federakuntzak gomitaturik, IZARRAK taldeak Frantzia-ko errugbi-taldearen partida inguruko bestak alaitu ditu. Hala, sei Nazio artetako lehiaketan Londres-en, Dublin-en edo Cardiff-en kantatu dute.

2011 « Biziari so » diskoaren inguruan, kantaldi ainitz hiru urtez iragan dira. 2011-an azken kontzertuak emanak dira, bereziki, 2011-ko agorrilan, Korsikan « U Settembrinu di Tavagna » deitu mundu mailako festibalean. Mundu guziko musikari taldeak han kurutzatu dituzte.

2012 zeru gorenetan IZARRAK zabiltzan : 2012-ko martxoaren 2-an, taldeak Parise-ko OLYMPIA gela ospetsuan kantatzeko parada ukan du, Michel ETCHEVERRY-ren kantaldiaren lehen partean. 2012-ko ekainean, hirugarren konpakto-disko bat “EROKERIAZ” aurkeztu dute. Proiektu hunen zuzendari artistikoa Mario GACHIS izan da.

2013 hamar urte, urte betetze… gauza berri frango : klipa eta « look » berri bat ! Ekainaren 14-ean, Baionako antzokian sekulako kontzertu bat emana izan da, IZARRAK taldeak, aldi hartan, artista lagun frango gomitaturik : Michel Etcheverry, Kriolinak, Petti, Xiberotarrak, Amaia Riouspeyrous, Hiru Soinu edo Begiz Begi, Anje Duhalde eta Kalakan. Kantarixek HESTIVOC festibalean (Pauen) edo Aldude-ko ibarreko kantariekin « Oskorri Kantatuz » deitu proiektuan parte-hartu dute ere.

2014 gisa berri batetako kontzertuak… proiektu berriak… zatozte ikus eta entzuterat!