Aldude aldeko lau neska gaztek osatzen
dute Izarrak taldea : Emmanuelle LURO-k, Sophie
OTEIZA-k, Kattin INCHAUSPE-k eta Céline BIDARTek.
Iguzki Lore
taldean hasi ziren kantatzen,
2003-an IZARRAK taldea sortu arte.
2004-an
Baxe-Nafarroako Kantu Xapelketan bigarren saria ukan zuten,
eta urte berean, 4 kantuz osatua den diska bat atera zuten.
Horrela, emanaldi
ainitzetan agertzeko parada ukan zuten, hala nola Niko
ETXARTen, Joseba TAPIAren, edo Anje DUHALDEren kontzertuen
idekitzeko.
Ardura entzunak dira ere
Baionako Jean DAUGER zelaian.
2007an, laukoteak
parte hartzen du Pier Pol BERZAITZi eskainia den
omenaldian. Juana ETCHEGOIN eta ELAUDI taldearen
zuzendaritzapean, Burgueten, Urepelen eta Maulen
presentatzen dira.
2008ko udan,
AGORILA disketxearen laguntzarekin, “BIZIARI SO ”
bigarren zinta ateratzen dute.
Proiektu hori, Euskaldun
artista batzuen parte-hartzeari esker eramaiten dute. Hara
nola, Itxaro BORDA, Philippe ALBOR, Jean-Louis DAVANT,
Peio CHAUVIN, eta Jean ETXART-ekin lanari lotu dira.
Peio CHAUVIN, Xan ERROTABEHERE,
Maurice ANOCIABAR, Pampi LURO eta Emmanuelle GARCIA
musikariek alaiturik, 13 titulu grabatzen dituzte,
Jean-Marie PIOLEk zuzendaritza artistikoa kudeatzen
duelarik.
Diska hortan, neskek parada
berezia ukaiten dute Niko ETXART kantari famatuarekin « Bidajez »
sorkuntza emaiteko.
2009an,
lau gazteak errugbiari berriz lotzen dira, Frantziako
ekipako partida ondokoak alaiturik Irlandan (Crock Park)
edo Inglaterran (Twickenham).